Vistas de página en total

30 mar 2016

Iparralde futbol zelaia















Iparralde futbol-zelaiak Espainiako Futbol Federazioak Bizkaian emandako lehenengo Belar Artifizialaren Kalitate Marka jaso du. Era berean, Estatu mailan emandako mota honetako hirugarren ziurtagiria da.

Iparralde futbol-zelaia 1999an eraiki zen, eta, bertan, Acero, Indautxu eta Basurto klubek jokatzen dituzte euren txapelketak gaur egun. Kautxuzko azpi-oinarri elastikoa zuen (berrerabili egin da, kontserbazio-egoera onean zegoelako) Bilboko belar artifizialezko lehenengo zelaia izan zen.

Iparralde futbol-zelaian 3 klubek parte hartzen dute, eta guztira 27 talde dituzte. Denboraldi bakoitzeko, 400 partidu ofizial jokatzen dira, eta astelehenetik ostiralera 28 ordu eta erdi entrenatzen dira batez beste.

Instalazioak erabiltzen dituzten klubak honakoak dira: S. D. Basurto (170 jokalari ditu, 10 taldetan banatuta; horietako 4 Eskola Kirolean lehiatzen dira eta 6 Futbol Federazioaren menpekoak dira), S. D. Indautxu (290 jokalari ditu, 16 taldetan banatuta; horietako 5 Futbol Federazioak araututako ligetan lehiatzen dira, 9 Eskola Kirolean eta bi Futbol Eskolakoak dira) eta gure Acero club  (talde bat eta 22 jokalari ditu). 

  • HELBIDEA: MASUSTEGI ESTARTA      HERRIA: BILBAO
  • Jabea: CAMPO MUNICIPAL  
  • Dimentsioak: 100x60
  • Azaleraren mota: Belar artifiziala
  • zelaiaren argiteria
  • Jokalarien aldagela: 6
  • tribuna
  • Epailearen aldagela: 1
  • tribuna aterpearekin
  • Aforoa: 1500
  • Beste datu batzuk: Bar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario